Arabako Bertsozale Elkartea 1993an sortu bazen ere Arabako Bertsolaritzaren historia garaikidea 1984an hasi zen, Gasteizko eta Aiarako Bertso Eskolak sortu eta berehala. 1984. urtean Arabako Lehendabiziko bertsolari Txapelketa antolatu zen. Orduan hasi eta 2002ra bitartean Arabako Bertsolari Txapelketa izenik izan ez bazuen ere, Prudentzio Deuna Estibalizko Ama bertso sariketa izan zen bertako bertsolarien indarrak neurtzeko plaza, 1990ean hasi eta 2001. urte arte.
Bertsolariek hainbeste maite duten ur-botila txiki bat hartzen baduzu, lau zati dituela konturatuko zara:
- ETIKETA: Arabako Bertsolari Txapelketak baduela bere marka propioa argi geratu da azken urteotan. Txapelketa freskoa, jatorrizko izena duena, bizi-bizia… ezin konta ahala mineral eta propietate dituen ur freskoa bezalakoa.
- ONTZIA: plastikozkoa dela botila? ez zaigu gaizki iruditzen. Txapelketak arina behar du izan, norbere nahierara erabiltzeko modukoa, bihurritu, estutu eta zabaltzeko modukoa.
- TAPOIA: tapoian zulo txiki bat egin eta zorrotadatik edaten aritu gara orain gutxi arte, kirolari profesionalak bezala. Iaz, ordea, tapoia guztiz zabaltzea erabaki genuen. Koadrila arteko txapelketan inoiz baino bertsolari gehiago aritu zen. Eta aurten ari gara horren eragina ikusten…
- EDUKIA: botila erdi beteta ikusi beharrean, erdi hutsik ikusten dugu guk. Baina hori ez da gure kalterako: erdi hustuta ikusteak ez gaitu tristatzen, gehiago betetzeko gogoa ematen digu. Bertsoz, doinuz, plazaz, puntuz… gehiago betetzeko gogoa. Bete dezagun beraz,