Aguraindarren artean dira iada Porreroa eta Sorgina. Gora Ihauteria eta oso ondo pasa!!!.
Entzia mendizerratik txirrinduz iritsi zaizkigu jai giroan murgiltzeko irrikitan. Ongi etorriak!.
Mozorropean alaitasun biziz hotzari aurre egiten Donibane enparantzan.
Aguraingo “ihauteri dantza” tradizio bilakatu da haur, gazte eta helduon artean. Eutsi gogor geureari!!
Doinu alairik ez zaigu falta. Hona hemen Aguraingo “Jo ta fa” guraso euskaldunen txaranga.
… eta nola ez? Aguraingo “musika banda” Andra Mari enparantzan aurkitzen den jendetza girotzen. Segi horretan!! Aupa Agurain!